Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da etzi, astelehena, eta giharretako distrofia hori duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute orduan; bereziki, gaitz hori duten Iren Reyes azpeitiarra eta Lukas Chaves azkoitiarra izango dituzte gogoan.
Aurten, Azkoitian izango da elkarretaratzea, 19:00etan, plazan. Antolatzaileek egun horretan gorriz janzteko deia egin diete herritarrei, hori baita Duchenne giharretako distrofiaren kolorea.