Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskola den Urola Kosta HHIk. Irailaren 16ra bitartean eman daiteke izena egoitzan bertan edo telefonoz. Garai bateko Iraurgiren Haur Hezkuntzako eraikinean dago otrain HHI eskola, San Martin Estratan. Telefonoz harremanetan jartzeko, berriz, 943-81 22 03 da zenbakia.
Honako ikastaro eta eskolak eskainiko dituzte 2026-2027 ikasturtean: hasierako irakaskuntzak, DBHko titulua eta euskara, gaztelania eta ingelesa.