Sakona Komuntzo etxalde ekologikoa ezagutzeko bisita egin dute

Iraia Oteiza

Azpeitiko Sakona Komuntzo etxaldea ezagutzeko aukera izan zen atzo goizean, Ekoetxeak antolatuta. Parte hartzaileek bertako nekazaritza sustatzen duten praktika jasangarriak ezagutzeko parada izan zuten. 

Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta, Sakona Komuntzo etxalde ekologikoa ezagutzeko aukera izan zen atzo goizean. Parte hartzaileek nekazaritza praktika jasangarriak ezagutu zituzten, tokiko produktuak, sasoikoak eta ekologikoak kontsumitzearen garrantzia ere ulertuz. Egunerokoan kontsumitzen diren elikagaien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutu zituzten. 

Helduei zein 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako esperientzia izan zen eta dozena erdi bat lagunek parte hartu zuten. Baserria eta hango jarduera, elikagaiak nahiz animaliak ezagutu ondoren, Azpeitiko Elikagunean produktu freskoak dastatzeko aukera izan zuten.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide