Udako etenaren ostean, Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak astelehenetako elkarretaratzeak berreskuratuko ditu irailaren 14an. Ohi bezala, Azoka Plazaren aurrealdean elkartuko dira 12:00etan. "Pentsio duinen aldeko aldarrikapenarekin jarraituko dugu, oraindik asko geratzen zaigu eta jubilatu eta pentsiodun guztiok pentsio duina izan dezagun", adierazi du taldeak. Irailaren 14an mobilizaziora bertaratzeko deia egin diete herritarrei.