German Aranburu eta Jone Arriaran dantzari azpeitiarrek denboraldiko enegarren txapela irabazi dute. Atzo, igandea, Donostiako Euskal Astearen barruan jokatu zuten hango Dantza Suelto Txapelketa, Plaza Berrian, eta bikote azpeitiarra izan zen onena. Bigarren postuan, Lezoko (Gipuzkoa) Endika Osa eta Ane Jaunarena sailkatu ziren, eta hirugarrenean, Iker Zabala eta Nora Aizpuru azpeitiarrak.
Guztira, hamar bikotek parte hartu zuten, eta bakoitzak fandango eta arin arin bana dantzatu behar izan zuen, bata txistuak lagunduta, eta bestea, trikitiak. Era berean, bikote bakoitzaren aurkezpen saioa ere aintzat hartu zuen epaimahaiak. Oier Arriaran eta Elene Astiazaran azpeitiarrak ere Donostiako txapelketan izan ziren atzo.