Irailean sartzearekin bat, erakusketa berria jarri dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, Luis Loinaz artista azpeitiarraren margolanak ikusgai daude astelehenaz geroztik han. Loreak, fruituak, paisaiak, itsasontziak... ageri dira haren lanetan. Urriaren 8ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa, kulturgunearen ordutegian.