Ehunmilak Bira egitasmoaren hurrengo etapan izena eman daiteke

Ihintza Elustondo

Lagun Onak mendi bazkunaren irteera batean Izazpiko gailurrean hartutako irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Irailaren 19an, larunbatez, egingo dute Beasain eta Elosua arteko 30 kilometroko ibilbidea. Irailaren 17ra bitartean eman daiteke izena. 

Uda igarota, bueltan da Lagun Onak mendi bazkunaren Ehunmilak Bira egitasmoa. Irailaren 19an, larunbatez, egingo dute ibilbide horretako azkenaurreko etapa. Beasainetik (Gipuzkoa) abiatu, eta Elosuara (Gipuzkoa) joango dira, 30 kilometroko distantzia eta 2.000 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea osatuz. Tartean, besteak bese, Izazpi eta Irimo mendien gailurretatik igaroko dira. 07:00etan abiatuko dira Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta autobusez joango dira Beasainera. 

Zabaldu dute dagoeneko etapa horretan izena emateko epea; irailaren 17a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko, Lagun Onaken kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko da, eta ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbidera bidali gero. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko, eta bazkide ez direnek, 20 euro. Antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere helbide elektroniko horretara bidaltzea eskatu dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide