Itsasiren dantza eskolan izen ematea irekiko dute

Nerea Uranga

Itsasikoen aurreko ikasturte bukaerako saioa Sanagustin kulturgunean. (Mailo Oiarzabal)

Itsasi euskal kultur taldean matrikula egiteko egunak datorren asteartea eta osteguna izango dira. 2018an jaiotako haurrentzako nahiz lehenengo aldiz Itsasin izena eman nahi dutenentzako izango da izen ematea. 16 urtetik gorako edonork dantzan hasi nahiko balu, Itsasikoekin harremanetan jartzera animatu dute.

Itsasi euskal kultur taldearen dantza eskolan izena emateko aukera izango da datorren asteartean eta ostegunean, 17:30etik 19:00etara. 2018an jaiotako haurrentzako (LH3 mailakoak) edota aurreneko aldiz matrikulatu nahi dutenentzako izango da hilaren 15eko eta 17ko izen ematea. Matrikula Itsasiren lokalean egin behar da, Urola kaleko 6. zenbakian. 

Aurretik Itsasin dantzan dabiltzan umeei ikasturteko informazioa posta elektronikoz helarazi diete Itsasikoek. Bestalde, 16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, Itsasi euskal kultur taldekoekin harremanetan jartzera animatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide