Azpeitiko Arte eta Diseinu Ikastegiak zeramikako ikastaro jarraiak antolatu ditu hasi berri den ikasturterako. Hain zuzen ere, urritik abendura bitartean egingo dituzte saioak, hilabetean bi ostiral arratsaldez, 15:30etik 18:00etara. Hileko 70 euro ordaindu beharko da ikastaroan parte hartu ahal izateko.
Era berean, larunbatetan egin ohi dituzten esperientziekin jarraituko dute, eta irailaren 26an izango da ikasturte honetako lehen saioa. 10:30etik 13:00etara bitartean egingo dute zeramika ikastaroa, eta, ondoren, mokadutxoa izango da. 35 euro ordaindu beharko da ikastaroan parte hartzeko, eta plaza mugatuak izango dira.
Ikastaro jarraian nahiz larunbatekoan parte hartu nahi dutenek ADI eskolan bertan –Jose Artetxe 3–, 688 75 18 87 telefonora deituta edo artetadiseinu@gmail.com helbidera idatzita eman ahalko dute izena.