Azpeitiko udal ordezkariek bihar, asteartez, egingo dute hasi berri den ikasturteko lehen udalbatzarra. 19:00etan egingo dute iraileko ohiko bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta gai zerrendan ez dute gai potolorik izango. Izan ere, uztailean gauzatutako kreditu aldaketaren inguruko azalpenak emateaz gain, Azpeitiko Udala bazkide laguntzaile moduan Europako Energiaren Sozietate Kooperatiboan sartzeaz jardungo dute hizketan.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
- 2026ko uztailaren 28an egindako udalbatza bilkuraren akta onartzea.
- Azpeitiko Udala Ehnergia energia komunitateen Europako sarean sartzea, bazkide laguntzaile moduan.
- 2026ko aurrekontuan 2026-kald-000003-00 zenbakidun kreditu aldaketaren berri ematea.
- Alkatetzak 2026ko uztailean eta abuztuan emandako ebazpenen berri ematea.
- Galderak eta erreguak.