KZgunean prest dute urrirako ikastaro eskaintza

Mailo Oiarzabal

Zazpi ikastaro emango dituzte datorren hilean Enparan dorretxean, zazpiak euskaraz eta aurrez aurre, eta zazpiak goizez. Izena eman daiteke dagoeneko.

Azpeitiko KZguneak eman du datorren hilean eskainiko dituen ikastaroen berri. Urrian, zazpi ikastaro emango dituzte, denak euskaraz, denak aurrez aurreko modalitatean eta denak goizez, Enparan dorretxeko egoitzan.

Hona hemen, KZgunearen urriko ikastaroen xehetasunak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Sei ordu.
  • Urriaren 19tik 21era, 11:00etatik 13:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailuak erabiltzen ikasi

  • Hamalu ordu.
  • Urriaren 1etik 9ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

  • Lau ordu.
  • Urriaren 13an eta 14an, 11:00etatik 13:00etara.

- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin

  • Lau ordu.
  • Urriaren 15ean eta 16an, 11:00etatik 13:00etara.

- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Lau ordu.
  • Urriaren 22an eta 23an, 11:00etatik 13:00etara.

- Adimen artifiziala, ChatGPT eta harenalternatibak

  • Sei ordu.
  • Urriaren 28tik 30era, 11:00etatik 13:00etara.

- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Lau ordu.
  • Urriaren 26an eta 27an, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide