Oier Etxeberria, hastear den txapelketarako "gogotsu eta ilusioz"

Julene Frantzesena

Aurreneko aldiz parte hartuko du azpeitiarrak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Bertigo pixka bat sentitzen duela ere aitortu du hark. Lehen faseko bigarren saioan kantatuko du hilaren 26an, Altsasun (Nafarroa). 

Hasi da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako atzera kontaketa, eta bertsolariak hasiak dira halako hitzordu batek sor ditzakeen sentimenduak nabaritzen. Oier Etxeberria azpeitiarra da aurtengo txapelketan ariko den bertsolarietako bat, eta hark ekiteko "gogotsu eta ilusioz" dagoela azaldu du, baina bertigo pixka bat ere sentitzen duela. Izan ere, aurreneko aldiz parte hartuko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. 

Joan zen osteguneko aurkezpen ekitaldian hitz egin zuen Etxeberriak Gukarekin. Bi aste barru, hilaren 26an, abestuko du txapelketako bigarren saioan, Altsasun (Nafarroa), eta Eneko Araiztegi, Eñaut Martikorena, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Txaber Altube izango ditu kantukide. Saiorako sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide