Etxean eta ate irekiekin ekingo dio bihar Biele ISBk Espainiako Kopari

Mailo Oiarzabal

Biele ISB eta Askatuakek joan den asteazkenean Azkoitian jokatu zuten lagunartekoaren irudi bat. (Mikel Amenabar)

Logrobasket Logi7 taldearekin neurtuko dituzte indarrak Iraurgikoek Azpeitiko kiroldegian, 18:00etan. Sarrera doan izango da.

Denboraldiaurreko lagunartekoak alde batera utzi eta lehiatzen hasteko unea iritsi zaio Biele ISBri. Azkoiti-Azpeitiko gizonen saskibaloi talde nagusiak Espainiako Kopari dagokion lehen jardunaldia jokatuko du bihar,. 18:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian; Logrobasket Logi7 taldearekin neurtuko ditu indarrak. Ateak irekita jokatuko dute biharko neurketa, sarrerarik ez dute ordaindu beharko hura ikustera joaten direnek. 2026-2027 denboraldirako bazkidetza egin nahi dutenek izango dute, hori bai, horretarako aukera, mahaia jarriko du-eta Iraurgik horretarako bihar arratsaldean kiroldegian.

Biharko lehen neurketaren ondotik, Espainiako Kopako beste bi jokatuko ditu Biele ISBk irailean, Bigarren FEB mailako ligari ekin aurretik: hilaren 20an, Logroñon, Clavijoren aurka jokatuko du Atxalandabasok zuzentzen duen taldeak (12:00); eta hilaren 26an, Azpeitian, Huesca jasoko dute otsoek (18:00).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide