Erabilitako arropari bigarren bizia ematen ikasi dute Ekoetxean

Mailo Oiarzabal

Bordatuz biziberritu kustomizazio tailerra egin dute han gaur goizean hainbat herritarrek.

Bordatuz biziberritu kustomizazio tailerra egin dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean. Hariekin, jostorratzekin eta imajinazioa astinduta, jantziak eraldatzeko edota apaintzeko ideiak hartu eta praktikan jarri dituzte hainbat herritarrek gaur Ekoetxean.

"Armairuan ditugun eta erabiltzen ez ditugun arripak eraldatzeko eta bigarren bizitza bat emateko ideia asko hartu ditugu", esan dute Ekoetxeko arduradunek.

(Azgazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide