Udako etenaren ostean, pentsio duinen aldarria kalean da berriro

Ihintza Elustondo

Hainbat herritar elkartu dira gaur Azoka Plazaren atarian, pentsio duinak eskatzeko. (Ihintza Elustondo)

Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak astelehenetako elkarretaratzeak berreskuratu ditu gaur. "Pentsio duinen aldeko aldarrikapenarekin jarraituko dugu, oraindik asko geratzen zaigu eta jubilatu eta pentsiodun guztiok pentsio duina izan dezagun", adierazi du taldeak. 

Udako etenaren ostean, Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak astelehenetako elkarretaratzeak berreskuratu ditu gaur. Ohi bezala, Azoka Plazaren aurrealdean elkartu dira 12:00etan. Nabarmendu dutenez, pentsiodunen erosteko ahalmena gero eta txikiagoa da, eta haien aburuz, ezinbestekoa da gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea. "Pentsio duinen aldeko aldarrikapenarekin jarraituko dugu, oraindik asko geratzen zaigu eta jubilatu eta pentsiodun guztiok pentsio duina izan dezagun", adierazi du taldeak. 

Era berean, Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna izango da urriaren 1ean, eta Baigera elkartea bazkaria antolatzen ari da egun horretarako. Astelehenetako mobilizazioetan parte hartzera ez ezik, bazkari horretan izena ematera ere animatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide