Nafarroara eta Errioxara irteera antolatu du Baigerak urriaren 15erako

Julene Frantzesena

Lodosa. (Wikipedia)

Lodosa, Calahorra eta Azagra bisitatuko dituzte egun horretan. Gaurtik urriaren 13ra arte izango dute herritarrek irteerarako izena emateko aukera, Baigeraren bulegoetan.

Baigera jubilatuen elkarteak Nafarroan eta Errioxan barrena irteera antolatu du urriaren 15erako, ostegunerako. Hain zuzen ere, Lodosa, Calahorra eta Azagra bisitatuko dituzte egun horretan. Gaurtik urriaren 13ra arte izango dute herritarrek irteerarako izena emateko aukera, Baigeraren bulegoetan, eta 40 euro ordaindu beharko dituzte txangoan parte hartzeko.

Ordainaren barruan sartuko dira autobuseko joan-etorria eta Azagrako Venecia jatetxean egingo duten bazkaria. Gainera, goiz partean Peron kontserba lantegia nahiz Calahorrako azoka bisitatuko dituzte. Azpeititik 08:00etan aterako da autobusa, zehazki San Martin egoitzaren paretik, eta itzulerako bidaia bazkaldu eta gero egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide