'Rufus, igeri egiten ez zekien sugea' eta 'Palestina 36' filmen emanaldiak, Soreasuko hurrengo hitzorduak

Julene Frantzesena

'Palestina 36' filmeko fotograma bat.

Rufus, igeri egiten ez zekien sugea eta Palestina 36 filmak ikusi ahal izango dira igande arratsaldean Soreasu antzokian. Astelehenean, berriz, Palestina 36 lana emango dute, ohi bezala, 21:00etan. Emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Ohiko moduan, igandean eta astelehenean eskainiko dituzte zinema emanaldiak Soreasu antzokian. Batetik, umeei zuzendutako Rufus, igeri egiten ez zekien sugea ikusi ahal izango da, eta bestetik, Palestina 36 filma. Igandean bi filmak ikusi ahal izango dira, 16:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren; astelehenean, berriz, 21:00etan hasita eskainiko dute Palestina 36. Honako lotura honetan eskura daitezke zinema emanaldietarako sarrerak.

Animazio filma da Endre Skandfer-ek zuzendutako Rufus, igeri egiten ez zekien sugea. Honako hau da lanaren sinopsia: "Ozeanoaren bihotzean, uharte sekretu batean, itsas sugeen komunitate bat bizi da. Erdi itsas munstroa eta erdi dragoia den osaba Ludoviken ke magikoak babesten du irla. Han bizi da Rufus gaztea. Hark nahiago du bakarrik egon, ez delako oso ongi egokitzen, batez ere, igeri egiten ez dakielako. Hondamendi bat gertatzen denean eta osaba Ludovikek uhartea babesteko dituen botereak galtzen dituenean, Rufusi dagokio funtsezko papera hartzea eta bere familia salbatzea. Baina gainditu ahal izango al du bere beldurrik handiena?".

Annemarie Jacir-ek iaz ondutako drama generoko filma da Palestina 36, eta honako hau da lanaren sinopsia: "1936, Palestina kolapsoaren ertzean dago. Britainiar Agintaldiaren aurkako erresistentzia arabiarra Europatik datozen errefuxiatu juduen etorreraren erritmo berean hazten ari da. Yusuf gazteak bi aukera ditu: ezagutzen duen bizitza babestu eta bere herriaren askatasunagatik dena arriskatzen dutenekin elkartu. Khouloud kazetari konprometituak eskualdearen norabidea aldatuko duten azpijokoak eta balentriak ikertuko ditu".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide