Kirol ikastaroetako behin-behineko zerrendak kaleratu ditu udalak

Julene Frantzesena

Igerilekuaren eraikinaren sarrera.

Kirol Patronatuaren 2026-27 ikasturterako ikastaroetan izena eman duten herritarrek egiazta dezakete zerrendetan ba al dauden. Ostirala bitartean aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak nahiz akats zuzenketa eskaerak, eta hilaren 24an kaleratuko ditu erakundeak behin betiko zerrendak.

Kirol Patronatutak 2026-27 ikasturterako antolatutako ikastaroetako behin-behineko zerrendak ikusgai jarri ditu gaur Azpeitiko Udalak, bai erakundearen webgunean, bai igerilekuko oholean. Ikastaroetan izena eman duten herritarrei dagokien zerrendan agertzen direla egiaztatzeko eskatu die erakundeak; izan ere, behin-behineko zerrenden helburua da herritar bakoitza izena eman duen zerrendan agertzen dela baieztatzea.

Ostirala bitartean izango dute herritarrek erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzea eskatzeko epea. Halaber, dagoeneko izena eman duten baina lekuak libre diren ikastaroren batean parte hartu nahi dutenek ere ostiralera arte izango dute eskaera egiteko aukera.

Erreklamazio epea itxi eta zerrendan eguneratutakoan, erakundeak zozketak egingo ditu plazak baino eskaera gehiago dauden kasuetan. Behin hori eginda, erakundeak irailaren 24an kaleratuko ditu ikastaroetako behin betiko zerrendak: onartuenak eta itxaron zerrendak. Emaitza horiek kaleratu ostean izango dute itxaron zerrendan diren herritarrek leku libreak dauden ikastaroetara lekualdatzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide