Nogen, Anestesia, Jimena Amarillo, Raimundo el Canastero eta Zea Mays, datozenen artean

Mailo Oiarzabal

Zea Mays taldea Sanagustinen, 2024ko azaroan. (Zea Mays)

Hamabost data eta hemeretzi talde edota bakarlariren zuzenekoak iragarrita ditu Kulturaz kooperatibak ikasturte berrirako. Odeik eta La Furiak irekiko dute gaur arte iragarritakoen zerrenda irailaren 25ean Sanagustinen, eta Zea Maysek itxiko du, maiatzaren 8an. Sarrerak salgai ditu Kulturazek bere webgunean.

Bihar Alde Zaharreko plazak hartuko ditu zuzeneko musikak Kriston Burrundaie jaialdiarekin, baina herriko taldeen eskaintza zabalaren atzetik ere ez da faltako musika zuzenean entzuteko eta gozatzeko aukerarik datozen hilabeteetan herrian.

Besteak beste, Kulturaz kooperatibak hamabost data eta hemeretzi talde edota bakarlariren zuzenekoak iragarrita ditu dagoeneko ikasturte berrirako. Odeik eta La Furiak irekiko dute gaur arte iragarritakoen zerrenda irailaren 25ean Sanagustinen, eta Zea Maysek itxiko du, maiatzaren 8an. Hain zuzen ere, atzo bertan gehitu zuen Kulturazek Bilboko talde ezagunaren kontzertua bere agendan, taldeak bere disko berriaren aurrerapena publiko egin zuen egun berean.

Zea Maysen kontzerturako bezala, iragarri dituzten gainerako emanaldietarako sarrerak ere salgai ditu kultur kooperatibak kulturaz.eus webgunean, baina salbuespenekin: agortuta daude Odolkiak Ordainetan eta Añube taldeek azaroaren 21ean emango dituzten kontzertuetarako sarrerak, Peiremansen giru emanaldietarakoak bezala –abenduak 10, 11 eta 18–.

Aipatutakoez gain, Nogen, Anestesia, Jimena Amarillo eta Raimundo el Canastero ere badaude Sanagustineko kontzertuen zerrendan. Soreasu antzokian, berriz, Go!azen telesailekoek bi zuzeneko eskainiko dituzte egun berean, azaroaren 29an.

Hona hemen, Kulturazek datozen hilabeteetarako prestatu duen musika eskaintzaren xehetasunak:

  • Irailak 25, ostirala, 22:00. Odei + La Furia, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Irailak 26, zapatua, 19:00. Argazki Bat Behelainoan eta Del Val, Sanagustin kulturgunean. Katapulta Tour-en barruan, sarrera doan.
  • Urriak 31, zapatua, 22:00. Nogen, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Azaroak 14, zapatua, 22:00. Anestesia, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Azaroak 21, zapatua, 22:00. Odolkiak Ordainetan + Añube, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak agortuta.
  • Azaroak 29, igandea, 16:00-18:00. Go!azen, Soreasu antzokian. 16:00etarako sarrerak, hemen; 18:00etara sarrerak, hemen.
  • Abenduak 10, 11 eta 18, 21:00. Peiremans, Sanagustin kulturgunean. Hiru egunetarako sarrerak agortuta.
  • Abenduak 19, zapatua, 22:00. Maskak + Gere, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Urtarrilak 8, ostirala, 21:30. Jimena Amarillo + Aimarz, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Urtarrilak 16, ostirala (ordua zehazteke). Raimundo el Canastero, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Urtarrilak 30, zapatua, 22:00. La Txama + Tatta, Sanagustin kulturguneak. Sarrerak, hemen.
  • Martxoak 5, ostirala, 21:30. Maren, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak, hemen.
  • Maiatzak 8, zapatua, 21:00. Zea Mays, Sanagustin kuturgunean. Sarrerak, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide