Eguerdiaz geroztik, abian da Kriston Burrundaie jaialdia Azpeitiko Alde Zaharrean. Kalejirarekin eta irekiera ekitaldiarekin ekin diote egitarauari. Gaur lehen aldia duen jaialdiaren helburua herrian egiten den musika herriratzea dela nabarmendu dute, eta azken urteetan horren modan jarri den makrojaialdien ereduari kritika egin diote.
Plazan izan dira jaialdiaren irekierako kontzertuak, eta Nora eta Jokine izan dira oholtzara igotzen aurrenak; euren estreinaldia izan da, gainera. Haien atzetik, Esur Beltxaren txanda izan da. Atsenalditxo baten ondoren, 15:00etan, MD Mohak ekin dio arratsaldeko egitarauari. Plaza Txikiko agertokian, eta haren atzetik, Under CVK aritu da.
23:00ak arte, plazan, Plazan Txikian eta Perez Arregi Plazan musikak ez du etenik izango. Guztira herriko hemezortzi taldek joko dute, eta haiek bukatutakoan, Haginpen eta Korralen jarraituko du festak; batean, Liquid T eta Loudah DJekin, eta bestean Oier, Larre eta Erlorekin.
Hona hemen datozen orduetako egitaraua:
Herriko plaza
- 18:00. Zazen.
- 18:40. Sekule.
- 23:00. Ele.
- 23:40. Rekiem.
- 00:10. Azax.
Plaza Txikia
- 19:30. Chekboyz.
- 20:10. Lurrikara, GZKL eta 3re
Perez Arregi plaza
- 16:30. Jipoituak.
- 17:10. Istilu.
- 21:00. Puntapaxa.
- 21:40. Labankada
- 22:20. Atsekabe
Kontzertuak amaitzean, Liquid T eta Loudah DJak Haginpen, eta Oier, Larre eta Erlo (Kukuerri Records) DJak, Korralen.
(Argazkiak: Maialen Etxaniz eta Aitziber Arzallus)