Gaur arratsaldekoarekin bukatuko da Bertan merkatarien elkarteak antolatutako udazkeneko Stock Azoka. Oraindik, beraz, garaiz dabiltza erosketak egin nahi dituzten herritarrak. Gainera, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte gaur arratsalderako. 17:00etatik 19:00etara egongo dira horiek martxan, Balentina Agirre plazan.
Herriko 37 saltokik parte hartzen ari dira abian den azokan. Horietatik bederatzik Azoka Plazan dituzte postuak, eta gainontzekoek euren saltokien atarietan.
Bien bitartean, eta goiz guztian bezala, Egurnika proiektuak erakusmahaia jarrita izango du plazan, eta herritarrek aukera izango dute tailugileak lanean bertatik bertara ikusteko.