Jende ugari eta giro aparta, Kriston Burrundaie jaialdiaren bueltan

Aitziber Arzallus

12:00etan hasi eta gauerdia bitartean herriko hemezortzi taldek jo zuten plazan, Plaza Txikian eta Perez Arregi plazan jarritako hiru agertokietan, eta kasurik gehienetan jendetza batu zen horien bueltan.

Kriston Burrundaie jaialdiaren lehen aldia egin zuten atzo Azpeitian, eta antolatzaileen balioespenaren faltan, esan liteke jaialdiak herritarren jakin-mina behintzat piztu zuela, hasi 12:00 alde horretan eta gauerdi ingurura arteko kontzertu guztietara bertaratu baitzen jendea.

Estilo ugaritako musika egiten duten herriko hemezortzi taldek parte hartu zuten jaialdian, plazan, Plaza Txikian eta Perez Arregi plazan jarritako hiru agertokitan banatuta. Makrojaialdien eta makrokontzertuen ereduaren aurrean, herrian egiten den musika herriratzeko helburuarekin sortutako jaialdia da Kriston Burrundaie.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide