Donostiako Egia auzoko Porrontxo festetan ohikoa dute Porrontxo Enduro izeneko proba. Mendiko bizikletekin hainbat jaitsiera egin behar izaten dituzte auzoan barrena, eta proba gauez egiten da. Ostiralean egin zuten aurtengoa, 42 lagunek parte hartu zuten, horietatik zortzi YK Riders taldekoak, eta Gorka Iriarte azpeitiarra izan zen azkarrena. Iaz ez zuten Porrontxo Enduro probarik egin, baina duela bi urte bai, eta orduan ere beste azpeitiar batek irabazi zuen txapela; Markel Iriartek, hain zuzen.