'Winnipeg, itxaropenaren ontzia' eta 'La bola negra' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Aitziber Arzallus

'La bola negra' filmeko fotograma bat.

Winnipeg, itxaropenaren ontzia eta La bola negra filmak ikusi ahal izango dira igande arratsaldean Soreasu antzokian. Astelehenean, berriz, La bola negra lana emango dute, 21:00etan. Emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Asteburu honetan ere izango da zer ikusirik Soreasu antzokian. Batetik, umeei zuzendutako Winnipeg, itxaropenaren ontzia filma botako dute; eta bestetik, La bola negra. Igande arratsaldean biak ikusteko aukera egongo da, 16:30ean bata, eta 19:30ean bestea; eta astelehenean La bola negra emango dute berriz, 21:00etan hasita. Honako lotura honetan eskura daitezke zinema emanaldietarako sarrerak.

Beñat Beitiak eta Elio Quirogak zuzendutako animaziozko filma da Winnipeg, itxaropenaren ontzia. Honako hau da lanaren sinopsia: "Victor aita alarguna eta Julia alaba txikia Espainiatik irteten dira 1939ko urtarrilean, Bartzelona frankisten esku erori ondoren. Frantzian kontzentrazio esparruak eta zailtasunak dituzte zain, baina bada ihes egiteko aukera bat. Nerudak eta Parisko kuakeroek pleitatu duten Winnipeg izeneko kargaontzian ontziratzea, helmuga berri batera, Valparaisora (Txile), euren burua salbatzeko".

La bola negra, berriz, Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendutako darama generoko filma da, eta honakoa de lanaren sinopsia: "Hiru gizonen bizitza interkonektatuak hiru garaitan. Sexualitateak eta desioak, minak eta herentziak estuki lotutako hiru existentzia; eta Federico Garcia Lorcaren azkenetako lan amaitu gabea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide