Moto gidari bat zauritu da Landeta hiribidean izan den trafiko istripuan

Julene Frantzesena

Ertzaintza eta anbulantziak istripuaren lekuan. (Urtzi Oteiza)

08:00ak iristerako, moto batek eta auto batek izan dute istripua, Glual enpresaren ondoan. Istripuaren ondorioz, moto gidaria zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute. 

Moto gidari bat zauritu da gaur goizean, 08:00ak iristerako, Landeta hiribidean izan den trafiko istripuan. Moto batek eta auto batek kontra jo dute, Glual enpresaren ondoan. Istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute. 

Denbora batez, ezbeharrak eragina izan du trafikoan, baina Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailak jakinarazi duenez, dagoeneko garbitu dute bidea eta ez dago eragozpenik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide