Ostiralean eta zapatuan lau kontzertu aukeran, Sanagustinen

Aitziber Arzallus

Odei eta La Furia.

Ostiral gauean La Furia eta Odei igoko dira kulturguneko oholtzara, 22:00etatik aurrera; eta zapatuan, Argazki Bat Behelainoan eta Val, 19:00etatik aurrera. 

Ostiralean eta zapatuan ez da zuzeneko musika eskaintzarik faltako Sanagustin kulturgunean. Ostiralean bi kontzertu ikusteko eta entzuteko aukera izango da. 22:00etan, La Furia igoko da oholtzara; eta 23:00etan, Odei. Bi kontzertuetarako sarrerek 13 euro balio dute, eta Kulturazen webgunean daude eskuragai. 

Zapatuan, berriz, Katapulta ekimenaren baitan, beste bi taldek joko dute Sanagustinen, 19:00etatik aurrera. Aurrena, Argazki Bat Behelainoan taldea igoko da agertokira, eta haren atzetik, Val taldea. Bi taldeak ikusteko sarrera doakoa izango da.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide