Urriaren 9tik 12ra izango da 2026ko Gazte Topagune Sozialista Elizondon (Nafarroa), Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatuta. Egitasmoa herriz herri aurkezten dabiltza, eta Azpeitian asteburu honetan egin dituzte ekintzak topagunea herriratzeko xedez. Ostiralean, esaterako, hitzaldia eta bakarrizketa saioak izan ziren, eta atzo, larunbatez, joskintza, zeramika eta serigrafia tailerrak, pilota partidak eta kontzertuak egin zituzten plazan eta Frontoi Txikian.
"Euskal Herriko gazte langileok elkartzeko helburuarekin egiten dugu Topagunea eta bertan gaur egungo auzi ezberdinen inguruan hausnartuko eta eztabaidatuko dugu. Gazteok sozialismora bidean indarrak batzen jarraitu behar dugu", adierazi dute Gazte Topagune Sozialistaren antolatzaileek. Era berean, gogorarazi dute Azpeititik eta eskualdetik autobusa antolatu dutela Elizondora joateko. Topagunerako sarrera eskuragai daude honako lotura honetan.