Ibaien eta basoen zirrikituak ezagutzeko aukera izan dute herritarrek

Ihintza Elustondo

Ibaiekin eta basoekin lotutako bi jarduera egin dituzte Azpeitiko Ekoetxekoek asteburuan. Larunbatean, Granada Erreka bisitatu dute, eta igandean, berriz, erakusketa bat ikusteko aukera izan da Ekoetxean bertan. 

Igaro berri den asteburuan ibaiekin eta basoekin lotutako bi jarduera egin dituzte Azpeitiko Ekoetxekoek. Larunbatean, irailaren 26an, Uraren bideak: Granada Erreka izeneko bisita ibiltaria egin zuten. Pertsona helduei zuzendutako jarduera izan zen, eta Aizarnazabalen Granada Errekak eta Urola ibaiak bat egiten duten tokitik abiatuta gauzatu zuten txangoa. Ibilaldi horretan parte hartu zutenek, gainera, Uraren ibilbideak gertuagotik ezagutu argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuten. 

Bestalde, atzo –igandea– Ibar-basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gordelekua erakusketa ikusteko aukera izan zen Ekoetxean, 10:30etik 12:30era bitartean. Erakusketa ikusi ondoren, parte hartzaileek Urola ibaiaren inguruan ibilbide gidatua egin zuten, ibar basoa ezagutuz. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide