"Inertzi zaharren beldurrez baina/ oihartzun berriei hoska". Oier Etxeberria Zubimendi bertsolariak (Azpeitia, 1997) larunbatean kantatu zuen lehen aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, Altsasuko kanporaketan (Nafarroa). Bai eta irabazi ere. Pozarren dago, azaroaren 14an Miarritzen kantatzeko ilusio handiz.
Altsasuko saioan kantatu zenuen larunbatean. Zer moduz zaude?
Astea lanean hasita; ziur asko, zapatuan saioa aditzen egon ziren laurehun lagunak bezalaxe. Badirudi asteburuko saioaren egunak munduko egunik inportanteena izan behar duela, baina astelehenean denak bere lekuan jarraitzen du.
Zer gorputzaldi izan zenuen oholtzan?
Eroso egon nintzen, baina alde handia dago eroso egotetik saio on bat egitera. Egia da, jendaurrera atera behar izaten dugunero bezala, beldurrez joan nintzela, pixka bat kezkatuta. Baina, egia esan, gero lortu nuen eroso egotea eta eroso kantatzea.
Eta, aurkezleak saioko irabazlea zu zinela esan zuenean, zer pentsatu zenuen?
Poztu nintzen, noski. Baina, ni izan nintzen bezala, izan zitekeen Korta bera ere –Eneko Araiztegi–, edo beste edozein. Aurkezleak beste norbaiten izena esaten duenean, erlatibizatu ohi dugu; beraz, uste dut norberaren izena esaten duenean ere gauza bera egin behar dugula.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus webgunean.