Zestoako Agiretako ur-jauzira irteera antolatu du Ekoetxeak

Nerea Uranga

Agiretako ur-jauzia. (Ekoetxea.eus)

Uraren Bideak zikloaren azken jarduera izango da larunbatean, urriaren 3an, egingo dutena. Zestoako Lau Iturri paretik irten eta Goltzibar errekaren ibilbide zoragarriaz gozatzeko aukera izango dute Ekoetxeak antolatutako irteeran parte hartzen dutenek. Doan da parte hartzea, baina aurretik izena eman behar da.

Uraren Bideak jarduera multzoko azkena antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak larunbaterako, urriaren 3rako. Zestoako Agiretako ur-jauzia ezagutzeko irteera egingo dute, 10:00etan, Zestoako Lau Iturri garbitokitik irtenda. Hiru orduko bidea izango da eta Goltzibar errekaren ibilbide ederrarekin gozatuz egingo dute Ekoetxeakoek aurreratu dutenez.

Irteeran parte hartzea doan da, baina aurretik izena eman beharko da Ekoetxea.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide