Azpeitia eta Beizama arteko UK04 autobus zerbitzuak ordutegi eta ibilbide berria izango ditu aurrerantzean. Lurraldebusek jakinarazi duenez, herenegun, astelehena, sartu ziren indarrean astelehenetik ostiralera bitarteko autobusei eragingo dieten aldaketak.
Hori hala, bederatzi joan-etorri egingo ditu UK04 autobusak aurrerantzean. Azpeititik Beizamara arte 06:25ean, 07:05ean, 08:05ean, 14:00etan, 19:15ean eta 20:40an egingo ditu bidaiak autobusak. Dena den, Azpeitiko anbulatorio aurreko geralekutik Beizamako Santa Ageda eta Santutxo auzoetara ere iritsiko da zerbitzua: 10:05ean eta 12:45ean Santutxo auzora arte joango da autobusa, Santa Agedan geldialdia eginda; eta 17:00etan, Santa Agedara arte.
Beizamatik Azpeitirako autobusek ere antzerako dinamika izango dute aurrerantzean. Beizamako herrigunetik Azpeitira 06:45ean, 07:30ean, 08:30ean, 14:20an, 19:35ean eta 21:00etan aterako da autobusa. Nolanahi ere, Santutxo zein Santa Ageda auzoetatik abiatuko diren hiru autobus ere izango dira: Santutxotik, 10:45ean eta 13:25ean aterako da autobusa; eta Santa Agedatik, 17:25ean.