Gazte Topagune Sozialista egingo dute urriaren 9tik 12ra bitartean, Elizondon (Nafarroa), IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak eta GKS Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, eta hara joateko eta handik eskualdera itzultzeko hainbat autobus antolatu dituzte Urola Erditik. Urriaren 9an hasiko da topagunea, eta egun bertan hara joateko autobusa antolatu dute Urola Erdiko GKSko kideek. Beste autobus bat ere antolatu dute urriaren 11rako. Egun horretako autobusak joan-etorria egingo du, goizean eskualdetik atera eta gauean bertan itzuliko da. Izan ere, urriaren 11koa izango da topaguneko egitarau potoloena hartuko duena.
Autobusen xehetasunak
Urriaren 9ko autobusa 16:00etan aterako da Azkoititik, Julio Urkixo kaletik. Han jendea jaso ostean, Azpeitirik pasatuko da eta jarraian Zestoatik, gero zuzenean Elizondora joateko. Urriaren 11n, igandean, joan-etorria egingo du autobusak. Goizean, 08:30ean aterako da Azkoititik, eta beste bi herriak igarota joango da Elizondora. Egun horretako egitaraua gauean bukatuko da, kontzertu ugari izango baitira topaguneko eskaintzan. Kontzertuan amaitutakoan egingo du itzulera autobusak.
Bi autobusetarako tiketak eskuragarri jarri dituzte Azpeitiko Haginpe tabernan. Autobusetarako tiketak bost eurotan izango dira salgai.
"Euskal Herriko gazte langileak elkartzeko eta bertan gaur egungo auzi ezberdinen inguruan hausnartuko eta eztabaidatzeko" antolatu dute Gazte Topagune Sozialista Mugimendu Sozialistako gazte eta ikasle antolakundeek. Bonuak eskuragarri daude, hemen.