Peña Elorza txirrindulari taldeak zabalik du sasoi berrirako izen emate epea

Andoni Elduaien

Peña Elorza taldeko txirrindulari gazteak. (Utzitakoa)

Urriaren 8ra bitartean eman ahal izango dute benjaminen, kimuen eta haurren mailako haurrek. Lehenago, urriaren 6an, bilera egingo du txirrindularitza taldeak Azkoitiko Elkargunean. 

Peña Elorza txirrindulari taldeak zabalik du datorren denboraldirako izen emate epea. Haurren artean txirrindularitza sustatzen diharduen talde horrek txirrindularitza eskola du, eta bertan benjaminen (2017-2018), kimuen (2015-2016) eta haurren (2013-2014) mailetako umeek eman ahal dute izena.

Urriaren 8ra arteko epea eman du taldeak horretarako, eta taldera batu nahi dutenek elorzapena@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota pena.elorza Instagram kontura bidali beharko du mezua, bertan izena eman nahi duen haurraren izen-abizenak zehaztuz. 

Bilera, asteartean

Era berean, txirrindulari talde horrek bilera deitu du urriaren 6rako, datorren astearterako. Azken urteetan kluba zuzendu duen zuzendaritza taldeak guraso talde bati eman dio erreleboa Peña Elorza taldean, eta kontu horiez nahiz txirrindularitza sasoi berrirako dituzten asmoez hitz egingo dute Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan (19:30).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide