2022ko martxoan kaleratu zuen Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarrak gaztetxoei zuzendutako Lima eleberria. Ordutik, urtero kaleratu du nobela horri lotutako liburu berri bat, bost aleko bilduma osatu arte. Lima. Herensugearen odola argitaratu berri du idazleak, eta bilduma itxitzat jo du.
Lima, Lima. Marteren semea, Lima konjuruliburu, Lima. Urrezko guraizeak eta Lima. Herensugearen odola liburuek osatutako bilduma da Gorrotxategik osatu duena. Bost lanak Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu ditu.
Lima izan zen brereziki gaztetxoei zuzendutako idatzitako azpeitiarraren lehen eleberria. Lima da liburuetako protagonista eta fantasia eta errealitatea nahastu nahi izan ditu bilduma osatzen duten bost liburuetan.
Lima. Herensugearen odola liburuan, Lima aldatuta itzuliko da udalekuetatik. Hala dio sinopsiak: "Aldatuta itziuliko da ez bakarrik udaekuetan bizi izan dituen esperientzia zirraragarriengatik, bere gorputzean gertatzen hasi den itxuraldaketa harrigarriagatik baizik: bere begiek suaren kolorea hartu dute eta azala ezkata berde distiratsuz betetzen hasi zaio. Ispiluan begiratzean, ikusiko du letaginak hazi egin zaizkiola, zorrotz eta luze; mihia, berriz, mehetu eta punta-zorroztu. Eta fisikoki aldatzen ari den bitartean, barneko ahots bat sentitu du: lurraren erraietatik deika ari zaio bere aita. Maiak ordezko gurasoekin tratua egin zuen Limak eurekin bizitzen jarrai zezan, gizakien artean. Baina Limaren aita ez dago ados, eta orain alaba beretzat eskatzen ari da. Limak, beraz, bere bizitzako erabakirik funtsezkoena hartu beharko du: zein gurasori eta zein munduri lotuko zaion".