Gaur, urriaren 1a, Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna da, eta euren eguna ospatzen ari dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak, Baigerak antolatu duen egitarauari esker. Azoka Plazan bazkaltzeko elkartu dira dozenaka herritar eta bazkarira batu dira Azpeitiko Udaleko ordezkariak ere. Bazkalostea girotzeko musika eta dantzarako aukera izan dute bertan bildutakoek.