Izarraizpeko hainbat irakaslek, Palestinarekin elkartasunez, elkarretaratzea egin dute

Aitziber Arzallus

Izarraizpe ikastola publikoko irakasleen elkarretaratzea, gaur goizean. (Izarraizpe)

Izarraizpe ikastola publikoko hainbat irakaslek egin dute elkarretaratzea, Gure haurrak ere badira ekimenaren deialdiarekin bat eginda. Adierazi dute, ikasleen "eredu eta erreferente" diren heinean, genozidio baten aurrean isilik gelditzerik ez daukatela.

Gure haurrak ere badira ekimenak elkarretaratzeak deituak zituen gaurko Euskal Herriko ikastetxe eta ikastola guztietan, eta Azpeitiko Izarraizpe ikastola publikoko hainbat irakasle izan dira deialdiarekin bat egin dutenak. Izarraizpe Palestinarekin zioen pankartaren atzean bildu dira gaur goizean, Perdillegi kaleko eraikinetako bateko frontoian; berez Artzubiko biribilgunean elkartzekoak ziren, baina azkenean, eguraldia tarteko, mobilizazioa aterpean egitea erabaki dute.

Dena dena, adierazi duten moduan, garrantzitsuena ez da bilkura non egin duten, zergatik egin duten baizik. "Irakasle garen aldetik, eta beraz, gure ikasleen eredu eta erreferente garen heinean, ezin dugu isilik egon genozidio baten aurrean. Elkartasuna, bakea eta konpromisoa hezkuntzaren parte ere badira". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide