Elkar-ekin taldeak deituta, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, Sanjuandegiko biribilgunean. Dozenaka lagun elkartu da biribilgunearen bueltan, Palestinako banderak eta aldarrikapen mezuak eskuetan zituztela. Beste behin, Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa gaitzetsi dute.