Artisau Azokarekin, eskuz egindako artelanek eta produktuek jantzi dute gaur plaza

Nerea Uranga

Eguerdi partean jende asko ibili da Artisau Azokako 21 postuak ikusten eta produktuak erosten. Artiekinen eta Azpeitiko Artisau Mahaiak antolatu duten azoka 19:00ak arte egongo da irekita.

Goizean hasi eta arratsaldeko zazpirak arte Azpeitiko Artisau Azoka egiten ari dira plazan, Azpeitiko Artisau Mahaiak eta Artiekin artisau elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin. Denera, 21 artisauk jarri dituzte postuak plazan, eta eguerdi partean jende asko ibili da ikusmiran eta artisauen lanak erosten. Aldaxka, Ametsen Txokoa, Amuki, Arroxa zeramika, Belargi, Belarri-Tako, Breuvery Land, Harri Hari, Ibon Elorri, Kirei bitxiak, Kiribil, Kiribilak, Kohpao Studio, Kosta itsas egurrak, Maik Bags, Mairi, Magnolia, Marabina, Miara, Oihele eta Sualma izan dira postuak jarri dituztenak.

Artisauen lanak ikusteaz gainera, goiz partean Trikot tailerrean parte hartzeko aukera izan dute haurrek, eta helduren bat ere animatu da eskulanak egitera. Parte hartzaile bakoitzak haria pasatzen eta ehuna sortzen ikasteko aukera izan du, baita objektu txiki bat sortzekoa ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide