Trikimailu magikoz bete dira plazako eta Alde Zaharreko tabernetako terrazak

Nerea Uranga

Txisteratik egun magikoak jaialdiaren hamargarren edizioaren barruan, eguerdi partean hainbat mago ibili dira gertuko magia egiten plazako eta Alde Zaharreko tabernetako terrazetan eserita zeuden jendearen artean. Ikusmina sortu dute.

Ostegunetik Txisteratik egun magikoak jaialdia egiten ari dira Azpeitian. Gaur, larunbata, egun betea dute. Eguerdi partean hainbat mago ibili dira herriko plazako eta Alde Zaharreko tabernetako terrazetan zeudenei trikimailuak egiten. Ikusmina ederra sortu dute, baita jendeari ondo pasarazi ere.

Gaur, arratsaldean, berriz, 17:00etan, Julen magoak Xinestezina ikuskizuna taularatuko du Basazabal jauregian. Ondoren, 19:00etan, Soreasu antzokia hartuko du gala nagusiak. Aurten, Andoni, Carlitos, Luis Olmedo, Hector Mancha eta Iagomago igoko dira Soreasuko oholtzara. Azkenik, bihar itxiko dute aurtengo edizioa, Maria Arandiak Basazabalen eskainiko duen Kairos ikuskizunarekin. 17:00etan hasiko da hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide