Zeramikan murgiltzeko familia tailerra antolatu du Arte eta Diseinu eskolak, Adik, urriaren 24rako. Haur, gazte zein helduk elkarrekin jardungo dute tailer horretan, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Tokia mugatua izango da, eta horregatik aldez aurretik izena eman beharko da artediseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta. Tailerrean parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira; prezio horretan sartzen dira tailerra eta mokadutxoa.
Bestalde, zeramikako ikastaro jarraia urriaren 16an hasiko dutela jakinarazi dute Arte eta Diseinu eskolako arduradunek.