Agirrezabalak erremonteko Nafarroako Torneoa irabazi du, Utergarekin bikotea osatuta

Nerea Uranga

Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoko sari banaketan finaleko erremontistak, Agirrezabala eta Uterga txapelarekin eta antolatzaileak, Zubiriko pilotalekuan. (Euskal Jai Fundazioa)

Hirugarren urtez jokatu du erremontista azpeitiarrak Nafarroako Foru Komunitatea Torneoaren finala, eta aurrekoetan ez bezala, hirugarrenean txapela bereganatzea lortu du. Aurreko bi aldietan ere, Uterga-Arrizabalagak osatu zuten finaleko bikotea, eta Otxandorena-Otano izan zituzten aurkariak.

Igor Agirrezabala erremontistak XXI. Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoko txapela eskuratu zuen atzo, Utergarekin bikotea osatuta, Otxandorena-Otanori irabazita. Zubirin jokatu zuten finala, 35-27 irabazi zuten azpeitiarrak eta doneztebarrak Esteribarko kiroldegiko pilotalekuan.

Hirugarrenean bai. 2024ko eta 2025eko finalak galdu ostean, atzoko finalean Nafarroako torneoko arantza ateratzea lortu zuen Uterga-Arrizabalaga bikoteak. Txapeldunak hasieratik bukaerara arte izan ziren nagusi atzoko finalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide