Birtxu farozainak lagunduta, urdin infinitura izarren bila eta unibertsoaren sekretuak ezagutzera joan dira gaur Soreasu antzokitik Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak. Haiekin batera, kantuz eta dantzaz betetako bidaiarekin gozatzeko aukera izan dute gaur goizean Soreasu antzokian emanaldia ikustera bildutako haur eta gurasoek. Izan ere, Katxiporretako pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna eskaini dute, goraino beteta zegoen antzokian.