Katelyn Emerson organistaren kontzertua izango da ostiralean Loiolan

Nerea Uranga

Katelyn Emerson organo jotzailea. (Utzitakoa)

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruko kontzertua izango da Emerson organo joatzaileak ostiralean Loiolako basilikan eskainiko duena. Hainbat garaitako konpositoreren lanak interpretatuko ditu organista estatubatuarrak.

Joan den ostiralean hasi zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko 27. Zikloa Loiolako basilikan, Itziar Urbieta organistaren eta Iraia Bereziartua biolin jotzailearen kontzertuarekin. Loiolako bigarren emanaldia, ostiralean, urriaren 9an izango da, 19:30ean hasita. Katelyn Emerson organista eta pedagogo estatubatuarrak eskainiko du kontzertua ostiralean. Emersonek Ipar Amerikan, Europan eta Asian jardun du organista, eta nazioarteko organo lehiaketa garrantzitsuetan izan da saritua, eta gaur egun Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batuaren artean bizi da.

Ostiralean Loiolan eskainiko duen kontzertuan hainbat garaitako konpositoreren obrak interpretatuko ditu. Honakoa da kontzertuaren programa: Fantaisie et Fugue en ré majeur, Op. 73 (2014),  Rachel Laurin (1961–2023); Corrente italiana, Juan Cabanilles (1644– 1712); Erbarm dich mein, o Herre Gott, BWV 721, Johann Sebastian Bach (1685–1750); Prière, Op. 20 (1860-2), Cesar Franck (1822–1890); Impromptu No. 3, Op. 78 (1911), Samuel Coleridge-Taylor (1875–1912); Organ Suite (1951), Leo Sowerby (1895–1968): II Fantasy for Flute Stops; Deux Évocations (2017), George Baker (b. 1951); eta, Evocation 2: April 22, 1984 (Ad Memoriam Pierre Cochereau).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide