ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko langileak biharko, urriak 8, lan baldintza hobeak eskatzeko. Azpeitiko udal langileek bat egin dute greba deialdiarekin; ondorioz, itxita egongo dira Herritarren Arreta Zerbitzua eta igerilekua.
Udalak jakinarazi duenez, ezinbesteko tramiteetarako, Udaltzaingora jotzeko aukera izango dute herritarrek. Halaber, igerilekua itxita egongo denez, ostegunetan egiten diren kirol ikastaroak ere bertan behera geratuko dira.