Astindu Armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladak deituta, bilera irekia egingo dute bihar, ostegunez, Emakumeen Txokoan. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta interesa duen edonor bertara daiteke batzarrera. "Iruditzen zaizu herri hau itxi samarra dela? Ez zaizu iruditzen arrastotik bestaldean bizi garenontzako espazio gehiegirik dagoenik? Azpeitiko kaleak beste kolore batez margotu nahiko zenituzke? Edo, besterik gabe, jakinmina duzu komunitate hau zein komunitate ote den jakiteko... Etorri urriaren 8an egingo dugun batzar irekira!", azaldu dute.