Behobia-Donostia lasterketarako autobus zerbitzua prestatu du udalak

Ane Olaizola

Behobia-Donostia lasterketa, artxiboko irudi batean. (EITB)

Azaroaren 8an jokatuko den lasterketa, eta hara joateko autobus zerbitzua izango da Azpeititik. 55 lagunentzako lekua izango du autobusak, eta izena eman daiteke dagoeneko. 

Behobia eta Donostia artean azaroaren 8an egingo dute lasterketa joateko autobus zerbitzua eskainiko du beste urte batez udalak. Soilik joateko zerbitzua dela azpimarratu du erakundeak: 07:45ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurreko geralekutik, eta  korrikalariak lasterketaren irteeran utziko ditu.

Dagoeneko eman daiteke izena autobus zerbitzua erabiltzeko, igerilekura joanda. Gehienez, 55 lagunek eman ahal izango dute izena, eta bakoitzak sei euro ordaindu beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide