Izarraizko Ateko skate parkearen 5. urteurrena ospatzen hasi dira YK eta Arauntza Riders taldekoak. Atzo iluntzean, bizilkleta poteoarekin hasi eta Foxy Ladies-ek Plaza Txikian jarritako musikarekin osatu zuten lau eguneko egitarauaren lehena. Meola tabernatik hasi zuten biziketa poteoa, eta handik herria zeharkatuz. joan ondoren, Alde Zaharrean bukatu zuten festa giroko lehen hitzordua, Foxy Ladiesen emanaldiarekin borobilduta.
Gaurtik igandera jarraituko dute skate parkearen bost urteak ospatzen ridersek, eta egitarau bete-betea prestatu dute horretarako. Gainera, zehaztu dituzte igandeko artisau azokan parte hartuko dutenen zein erromeria eskainiko duten trikitilarien izenak ere. Hona hemen, hitzordu guztiak:
Gaur, ostirala
- 17:30. BMX, scooter, skate eta roller ikastaroak, skate parkean.
- 20:00. YK parrillada.
- 21:00. Chekboyzen kontzertua.
- 22:30. Bad Sound DJ set.
Bihar, larunbata
- 09:00. Enduro martxa.
- 10.30. Tailerrak.
- 14:30. YK bazkaria.
- 17:00. Erakustaldiak.
- 19:30. YK parrilada.
- 21:00. Kontzertuak: Puntapaxa, Zeker eta Ohil.
- Ondoren, Kukuherri Records.
Etzi, igandea
- 12:00. Artisau azoka eta marianitada. Honako artisau hauek jarriko dituzte postuak azokan:
- DO osagarriak
- Marabina
- Miara Design
- Aldaxka
- Bel.argi
- Ainhoa Shop
- Belaño
- Holz&Blech
- Domusa Teknik 40 MLK
- 16:00. Umeen bizikleta lasterketak.
- 18:00. Erromeria, Garixe eta Maltzeta eta Etxaide eta Aldalurrekin.
- 21:00. Azax.
- 22:00. Remember, Bombax eta Patx DJak.
(Argazkiak: utzitakoak)