Eman daiteke izena KZgunearen azaroko ikastaroetan

Ane Olaizola

Datorren hilean lau ikastaro emango dituzte guztira, denak izango dira euskaraz eta aurrez aurre. Izena emateko aukera irekita dago.

Azpeitiko KZguneak lau ikastaro antolatu ditu azarorako, guztiak euskaraz eta aurrez aurre egitekoak. Ohiko moduan, Enparan dorretxeko geletan izango dira tailerrak. Honako eskaintza hau izango da datorren hilean:

-BacQ ziurtagiria. 

  • Bi ordu.
  • Azaroaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 

  • Hogei ordu.
  • Azaroaren 16tik 27ra, 11:00etatik 13:00etara. 

- Google aplikazioak zure smartphonean.

  • Hemezortzi ordu.
  • Azaroaren 2tik 12ra, 11:00etatik 13:00etara.

-Bizitza aktiboa izan Google fit eta Wikiloc-erekin. 

  • Bi ordu.
  • Azaroaren 13an, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide