Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidunen zuzeneko emanaldia izango da abenduaren 20an, igandez, Soreasu antzokian. Astebetera, abenduaren 27an, berriz, Muxin eta Zapotxin pailazoen ikuskizuna iritsiko da Azpeitira; horiek Baserritarrak ikuskizuna eskainiko dute jendaurrean.
Loa eta Laiaren emanaldia Santo Tomas bezperan, izango da, 12:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Muxin eta Zapotxinen emanaldia, berriz, 16:30ean izango da, hitzordu horretarako sarrerak ere eskuragarri daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.