Nafarroako lurretan ibili ziren larunbat goizean hainbat mendizale. Izan ere, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Artikutza eta Arantza artean 25 kilometroko ibilbidea osatu zuten 32 lagunek. Bidean Izu (829 metro), Domizko Gaina (1.039 metro), Ekaitza (1.046 metro) eta Mendaur (1.131 metro) gailurrak zapaldu zituzten. Eguraldia lagun, pagadi ederrak igaro eta tontor zoragarriak igo zituzten mendizaleek zortzi bat ordutan egin zuten ibilaldian.
Honako lotura honetan ikus daitezke txangoan ateratako argazki guztiak.